Herri kultura eta erlijio ohitura batzen dituen dantza da hau. Arabako Errioxako Eltziego herriko folklorearen erakusgai paregabea da.
Dantza hau irailaren 8an Plazako Ama Birjinaren ohoretan dantzatzen da urtero, prozesioan zehar lagunduz eta dantzak burutuz Ama Birjinaren irudia berriro ere ermitara bueltatu aurretik. Noizbehinka bisitari garrantzitsuren baten harrera gisa edo beste festa bereziren baten ere dantzatu izan dira, nahiz eta hau oso sarritan ez den gertatzen. Gaztedik dantza hau 1978ko uztailaren 2an erakutsi zuen lehen aldiz Iruñean ospatu zen lehenengo Dantzari Eguna zela eta, horretarako Euskal Dantzarien Biltzarrak prestatu zituen kurtsoak jaso ondoren.
[layerslider id=”14″]
Prestatzen ari gara…
This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.
Share On