Haur zein helduentzako ikastaroak eskaintzen ditugu, adin eta maila ezberdinetara egokituta. Ikastaroak ikasturtearekin batera hasi eta bukatzen dira, helburu izanik erromeria zein ekitaldirako dantzak irakastea eta dantza zahar zein “berriak” ikasiz gozatzea.
Ikastaroen gaineko informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan (e-posta bidez nahiz telefonoz), zeuen izen-abizenak, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa adierazita.
Zehaztasunak
Haurrak: adin-talde bakoitzak egun eta ordu zehatz bat dauka (ordubete astean) eta dantza ezberdinak ikasten doaz, neska-mutilak elkarrekin zein nork bere aldetik. Gainerako eskolaz kanpoko jarduerekin uztartzea errazte aldera, urtez urte eskola-ordua mantentzen saiatzen gara (arratsaldeko lehenengo orduetan lehentasuna ematen zaie txikienei).
Helduak: mailaren arabera sailkatuta, gutxienez 10 pertsonako taldeak sortzen dira (astean 1,5 ordu) eta eskolaz kanpo dantza egiteko aukerak sustatu nahi dira (erromerietan parte-hartzea, etab.).
Beste hizkuntza batzutan: Gaztelera