Pasaden ekainaren 25ean, Gaztediren urteurrena ospatu genuen Bilbotik. 8 belaunalditako dantzariak batu ginen gure dantza talde zahar baina bizia zoriontzeko. Dorreetatik Pergolaraino dantzan ibili ginen eta ehunka ikusleren beroari esker primerako ekitaldia bizi izan genuen.
Aurten 65 urte betetzen ditu Gaztedik eta, erretiro adina izan arren, ez dugu erretiratzeko asmorik. Hori erakusteko, urtea ekitaldiz josi dugu Bilbo eta Santutxu euskal dantza eta musikaz betetzeko. Ekitaldien barruan erromeriak, euskal jaiak eta abar egongo dira; horien artean handiena izan zen aurreko larunbatean Bilbo berrian izan genuena.
Hasteko, lehen eta azken belaunaldiak hasi ziren Isozaki dorreetan dantzan. Nagusienak eta txikienak jolas giroan ibili ziren elkarrekin dantzan, Gaztediren ibilbidearen eredu.
Hurrengo geltokia La salve zubiaren azpian egin genuen. Bertan, suaren inguruan egon ziren dantza bigarren eta hirugarren belaunaldietako dantzariak. Lanestosako dantza, soka dantza, aurresku y Txotis dantza egin zituzten.
Ondoren, Guggenheim ingurura mugito ginen. Bertan, 4. eta 5. belaunaldiak aritu ziren dantzan. Xemeingo ezpata dantza, Baztango zortzikoa, jota y ari-arin y Txapeloaz dantzatu zituzten.
Hurrengo geltokia Euskadi plazan egin genuen eta 6. eta 7. belaunaldien txanda izan zen. gaita dantzak dantzatu zituzten: elciego, cortes, otsagi eta polonesa.
Bukatzeko, 8. belaunaldia ( gaur egungo belaunaldi “aktiboa”) Pergolan egon zen dantzan. Banako, jota eta arin arin-az osatutako “performance” ederra aurkeztu zuten musikari eta abeslariekin batera. Koreografia polit eta ikusgarria eman zuten ibilbideari bukaera ezin hobea emanez. Horrekin batera, eta bide guztiari amaiera emateko, Xibandiarrak muxikoa dantzatu zuten dantzari guzti guztiekin batera. 300 dantzari eta musikari inguruk Pergolako iturria inguratu genuen, belaunaldiz belaunaldi ikusleei agurra eginda. Amaieran, kalegiran irten ginen Gaztediko dantzari guztiak zapien bidez batuta.
Esan beharra dago, ikuskizun honetan, dantzariez gain, musikari, abeslari, guraso eta lagun askoren laguntza izan dugula. Eskertzekoa izan da guztion parte hartzea, baita eskaini diguzuen laguntza eta beroa ere; zuek gabe ezin izango genukeen horrelako ikuskizun itzela aurrera atera. Beraz, eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Share On