Bizkaia eta Araban dantza oso ezaguna, gehienbat Aramaioko haranean, dantza jokoen barnean koka daiteke.
R. M. de Azkuek bere kantutegian abesti honen doinu ezberdinak biltzen ditu.
Dantza hau dibertsio momentuetan, tabernan nahiz plazan, burutzen zen, bazkari eta afarietan adibidez, askotan egoera onenean nor zegoen jakiteko erabiltzen zen.
Orain dela 20 urte berreskuratutako dantza aramaioarra da. Dantza honen jatorria tabernan zeuden koadrila bik behin apustua egin zutenekoa da, ea zeinek egiten zuen hobeto dantza. Horiek ezberdintzeko, koadrila bateko kideek gerriko beltza zeukaten eta besteak, gorria.
Dantza gurutzatutako makila biren gainean burutzen da, oinak paralelo mantenduz haien gainean saltoak emanez, makilek marraztutako koadranteak aldatuz.
Dantza jokoen barnean zar daiteke eta herri osoak parte har dezake… Beraz ez da janzkera berezirik behar.
Share On