EGITURA
GAZTEDIren hasierako urteak Karmelo Elizako Gazteriaren babespean izan ziren. Aita Txantonek Karmeloko Gazteriaren Estatutuak 1955ean onartzea lortu zuenetik, bi erakundeen arteko harremanen arteko akordio ezberdinak adostu ziren, azkenik, 1990ean nortasun propio eta independentea duen GAZTEDI DANTZARI TALDEAren “jaiotze juridikoa” ematen den arte, Elkarteen Erregistroan Estatutuak aurkeztu ondoren.
Gaur egun GAZTEDIk Zuzendaritza Batzordea du, eta baita, jantzien eta bideo eta audio artxiboen arduradunak, dantza monitoreak eta Santutxuko Jai Batzorde eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren aurrean ordezkariak ere. Hala ere, taldearen Organo Gorena bazkide guztiek osotzen duten Asanblada da, hau da, taldean jardunean dirauten kideak.
GAZTEDIk autogestio eta autofinantzaketa burutzen du, jendaurreko ekitaldi
eta ezkontzen bitartez. Une gutxi batzuetan eta proiektu konkretuak aurrera eramateko erakundeei dirulaguntzak eskatzen zaizkie. Beste finantza iturri garrantzitsu bat Santuxuko Jaietan jartzen den txosna da. GAZTEDIko bazkideek ez dute kuotarik ordaintzen eta ume eta ertainen taldekoek urtero kopuru sinboliko bat ordaintzen dute (20 € 2006an) lokalaren mantentze gastuen laguntzarako: ura, argia, etab.


HELBURUAK
GAZTEDIren helburu nagusia eta bere izatearen arrazoia euskal dantza eta folklorearen erakusketa, iraupena, ikasketa eta zabalkundea da. Eginkizun hau aurrera eramateko ikerketa lanak burutzen
dira dantzak beraien jatorrizko lekuetan transmititu diren modu berberean ikertu eta ikasteko. Horrela, era berean euskal folklorearen aberastasuna ahalik eta era zehatz eta zintzoenean zabaldu ahal izatea da helburua, txikienei eta nagusienei erakutsiz. Honek ez du esan nahi gero eta garrantzi gehiago hartzen ari diren sortze lan propioak alde batera uzten direnik, bi joeren arteko oreka bat mantenduz, tradiziozaleena eta berritzaileena.
Folkloreaz beraz gain, GAZTEDIren beste helburu nagusia euskal kulturaren defentsa, iraupen eta sustapena da, bere izaera edozein izanik ere. Honetarako era guztietako ekitaldi kulturaletan parte hartzen du, bereziki Santutxu auzo mailan, bertakoa dela kontutan hartuta, baina baita Bilbo mailan eta Euskal Herria mailan ere.
KOKAPENA
Gaztedi Dantzari Taldearen jaiotza eta bizitza Bizkaiko lurralde historikoko hiriburu den Bilboko Santutxu auzoan eman da. Era berean, Bizkaia Euskal Herria osotzen duten 7 herrialde historikoetako bat da, herri honetako mendebal kostaldean aurkitzen dena.
Bere historiako urte luzeetan zehar Gaztedik Karmelo Elizaren
babespean eta auzoaren erdigunean kokatua zegoen lokal baten garatu izan du bere lana, Udaletxeak lokal horietan eta gainean kokatua zegoen Sorgintxulo Gaztetxeko lokaletan Eguneko Zentru bat eraikitzeko proiektua onartu zuen arte. 2004an auzoko beste inguru batera mugitu zen taldea udaletxeak atondutako beste lokal batera eta ordutik han jarduten da lanean.
Sorgintxuloko gazteak aldiz bertatik desalojatuak izan ziren auzoko hainbat kide eta talderen protesta eta mobilizazioen ondoren. Gaur egun ere, oraindik, Sorgintxuloko gazte hauek, bizilagun eta kultur erakundeen elkartasunarekin, lokal hauek beraientzat eskatzen dituzte beraien aktibitate sozial, kultural edo aisialdirakoak garatzeko, auzoko bizitza sozial eta kulturalarentzat ezinbestekoak, Santutxuko gazteentzako dagoen lokalen beharra azpimarratuz.
Auzo bizia da Santutxu, eta Gaztedik ere bizitasun horren parte izaten laguntzen du.
PARTAIDEAK
Gaztedi Dantzari Taldea talde ugaria dela esan liteke, bere historiako urteetan talde nagusi sendo bat osatu da eta gaur egungo belaunaldiak ere betetzen du
ezaugarri hori. Horren froga da taldea eratzen duten 50 bat dantzariak (30 neska eta 20 mutil inguru) eta 10 musikariak. Era berean, Gaztedi talde gaztea dela esan beharra dago, bere partaideen adin tartea 16 – 35 urte bitartean mugitzen baita. Sasoiko taldea urteak aurrera joan ahala dantzan aritzeko prest.
Taldearen etorkizuna ziurtatu beharra dago baita ere, eta horretarako orotara 120 bat kidek osotzen duten ume eta gazte taldeak daude. 6 eta 18 urte bitarteko dantzari txiki hauek, entseguetan ilusioz aritzen dira, gero, Olentzero, Inauteri, Dantzari Egun eta abarretan parte hartzean duten onena erakusteko.
Ezin ahaztu, uneren baten edo bestean Ga
zteditik pasatu izan den hainbat eta hainbat jendek eskaintzen duen laguntza eta baita Santutxu auzoan lagundu duten guztien presentzia ere, hauek gabe ezinezkoa bailitzake Gaztediren historia eta oraina ulertzea.
EMANALDIAK
Urtea luzea izanik, Gaztedik baditu ohiko emanalditzat
jo daitezkeen ekitaldi batzuk: Santutxuko Inauteriak, San Juan Gaua, Santutxuko Jaiak, Bilboko Aste Nagusia, Bizkaiko Dantzari Eguna, Euskal Herriko Dantzari Eguna, Olentzero, eta urtean zehar Bilboko udaletxeak antolatutako Bilbo Dantzan programako ekitaldiak.
Baina horiez gain, suertatzen joaten diren ekitaldi askotan izaten da Gaztediren presentzia. Euskal Herrian barrena, ekitaldi asko eman ditu Gaztedik, zazpi lurraldeak zeharkatu ditu bere bidaietan. Euskal Herritik kanpo ere izan du bidaiatzeko aukerarik: Estatu Espainiarrean barrena hainbat
probintziatan eta Frantzia, Portugal, AEB, Alemania, Finlandia eta Errumania bezalako herrialdetan esaterako.
Gaztedi Dantzari taldearen presentzia hartzen duen azken ingurunea ezkontzak dira. Gaztedik eskaintzen duen zerbitzu honi ere erantzuten diete dantzari eta musikariek hainbat herrietan barrena.
BESTELAKO EKINTZAK
Gaztedi Dantzari Taldeak folklorearen alorrean garatzen du bere lan nagusia. Horrela, dantza egiteaz gain herri ikastaroak ere antolatzen ditu pertsona helduei euskal dantzen grina suspertzeko.
Honetaz gain Euskal Herritik kanpoko beste herrietako dantza taldeekin kultur eta folklore elkartrukeak burutzen ditu. Honekin, alde batetik auzoko jendeari gainontzeko herrietako kulturaz gozatzeko aukera ematen zaio eta bestetik kanpotarrei euskal kulturak eskaini dezakeen guztia erakutsi ere.
Baina dantza talde bat baino zertxobait gehiago ere
bada. Dantza kulturaren parte delako, auzoko hainbat kultur ekintzetan parte hartzen duen taldea da, eta auzoko Jai Batzordeko kide bezala, auzoko jai egunak antolatzen laguntzen dihardu, ondoren Santutxuko inauterietan edota Santutxuko Karmengo jaietako ekintza ezberdinetan ahalik eta gehien gozatzeko.
