


"LA MAQUINA DE PINTAR NUBES"
Gaztedik "La máquina de pintar nubes" filmaren filmaketan parte hartu du. Filma Gaztediko dantzari ohia dan Aitor Mazok eta Patxo Telleríak zuzendua izan da eta filmaketa 2008.eko Ekainan eta Uztailan filmatu da, non Gaztedik 3 agerraldi ditu, Dantzari Dantza eta Agintariena dantzatzen baten, eta gure taldeko lokaletan Jaurrieta eta Luzaide entsaiatzen bestean.
Aitor Mazo berak dioen bezala (erderaz): "Se trata de una comedia ilustrada sobre pintores aficionados y sobre pintura. Se va a retratar el Bilbao de los años setenta, 1975. Es una película diferente en la que se habla de arte, de pintura y de porqué pasamos de no tener a tener la necesidad de contar algo artisticamente. Se retratarán muchas cosas de la época. También la situación social que se vivió duante esos años. Es una especie de diario de verano en el que van ocurriendo cosas en torno a la pintura"..." Las situaciones que se sucedían en esa época son las que queremos contar".
Filma 2009.ean estreinatuko da.
Gaztedik "El secreto de las piedras rojas" proiektuan parte hartu du eta bere lokalak laga ditu audio-gidetan entzuten den musika grabatzeko.
"El paseo de las piedras rojas" Arrigorriagako leku batzuetatik ibilbide bat da non audio-gida batzuk erabiliz euskaldunen historiaren arlo batzuk kontatzen baitira, konkretuki 888 urtean herri horretan gertatutako Paduaren bataiari buruz.
Gaztediko musikari batzuk txistua, danborra, txirula, ttun-ttuna eta alboka jo dute grabaketa hauek egiteko. Grabaketak entzuteko klikatu hurrengo lotura:
El secreto de las piedras rojas
GAZTEDIKO HISTORIA BI LIBURUTAN
Gaztediren 40. urteurrena zela eta, Javi Erizek, GAZTEDI 40. URTEURRENA izenburupean, taldearen historia liburu baten bildu zuen, bere hastapenetatik 40. urteurrenera arteko historia jasoz. Liburuan ordura arteko ekitaldiak, bitxikeriak eta taldearen bizipenak biltzen dira, bai testu eta argazki bidez.
Ondoren, 50. urteurrenaren ospakizunekin batela liburu berri bat argitaratu zen, Joselu Angulok idatzitakoa eta GAZTEDI 1991-2001 izena zuena. 10 urte horietan gertatutakoak biltzen ditu liburuak, 1991tik 2001era bitartekoak.
Lehen liburuaren prezioa 15€koa da, bigarrenarena 12€koa, biak batera erosiz gero 25€tan eros daitezke. Eskaria internet bidez egin daiteke, gaztedi@gaztedi.net-era email bat igorriz, bestalde gure lokaleetatik pasatu eta liburuok eskura daitezke (C/ Santutxu 74, Etxabe, bajo, BILBAO)
Informazio gehiago:
Dantzan.com: Gaztedi 40. urteurrena
Dantzan.com: Gaztedi 50. urteurrena