1951-1960:JAIOTZA ETA LEHEN URRATSAK
Gaztedi Dantzari Taldea 1951ean Karmeloko elizaren inguruan eta Aita Txanton Goiria karmeldarraren erantzukizunpean sortu zen, honen sen euskaltzale eta egonezinari zor zaiolarik taldearen eraketa eta
izatea. Lan hau aurrera eraman ahal izateko DINDIRRI dantza talde mitikoaren laguntza teknikoa izan zuen taldearen zuzendaritza artistiko eta teknikoa hartuko zuten pertsonak bilatzeko. Aita Txantonen beraren esanetan DINDIRRI zen sasoi hartan “Bizkaiko ispilua munduan” eta praktikoki Bizkaiko dantza talde antolatu bakarra.
Taldearen lehenengo agerraldia Zornotzan izan zen 1951eko irailaren 26an “Grupo de Danzas Vascas de la Juventud del Carmelo y Praga de Begoña” izenpean. Ekitaldi honetan, hala ere, mutilek soilik dantzatu zuten, nesken lehen agerpenerako 1952ko ekainera arte itxaron behar delarik, Urduñan, Antiguako Santutegian.
Taldeak itxura
hartzen zihoan heinean bere ezaugarriak finkatzen hasi ziren. Honela, 1953an TALDE GAZTE izena hartu zuen, Ka
rmeloko Gazteriarekin zuen harremana argi erakutsiz, honen menpean sortu eta garatzen baitzen taldea. Urte honetan ere gaur egungo ereserkia sortu zen Aita Emiliano de Barandiaranen musikarekin eta Aita Txanto
n Goiriaren beraren letrarekin. Ereserki hau beranduago TXISTULARI aldizkariaren 45. alean argitaratu zen GAZTEDI izenarekin.
Sarritan, Francoren erregimenak ezarritako bideetatik kanpo ibiltzeak arazo ugari ekarri zizkion taldeari, 1955ean Aita Txanton Goiriak Karmeloko Gazteriaren estatutuak legeztatzea lortu zuen arte. Estatutu hauek dantza taldearentzat eta beste zenbait talderentzat, antzerki taldearentzat adibidez, beraien jarduera aurrera eramateko beharrezko babesa suposatu zuten. Era honetan, TALDE GAZTE zena GAZTEDI izat
era pasatu zen. Izen aldaketaren ondorioz ereserkiaren letra eta banderak zeraman izenaren bordatua aldatu beharra agertu zen, beronetan 1954 urteko data mantendu zen arren.
Baina ordurako lan gogorra hasi zen. DINDIRRI taldetik zetorren Txomin Unzaluk GAZTEDIren zuzendaritza teknikoa hartu zuen momentutik aurrera ez zen atsedenerako astirik egon dantza zein musiken ikasketa eta jantzien eta itxura fisikoaren prestakuntzan.
GAZTEDIK erronka gogor bati aurre egin zion, ez baitzen nahikoa gure folklorearen alorreko ezagutzak zabaltzea, eta euskal kulturaren beste zenbait alor ere garatzeko ardura hartu zuen, aurrekoak bezain ezagunak izan e
z arren. Jakina da, garai hartako baliabide eskasak zirela eta, herrialdeko hainbat puntutara dantzak ikus-entzute soilez ikastera joan behar izatea beharrezkoa zela. Era honetan, adibidez, Luzaide, Lesaka eta Otsagiko dantzak edota Larrain Dantza Iruñako DUGUNA taldearen eskutik ikasi ahal izan ziren, berehala Gaztediren ekitaldietan ikusi ahal izan zirenak. Era berean, Iparraldeko lehenengo ekitaldiekin batera, hango dantza eta musikak ikasteko aukera eman zen. Hainbat lekutara dantzak bere jatorrian dantzatzen ziren modura ikasteko bidaiak egiteaz gain, bidai hauetan dantzen gauzatzea hobetzeko balio izan
zuten. Honela, Berrizera joan zen bertako Alejandro Aldekoa Aranburu maisuaren ikasketak jasotzeko Dantzari Dantzari zegokionez, nahiz eta dantza hau taldearen errepertorioan hasieratik bertatik agertu.
Baina lana ez zen soilik dantzetan egin, musikaren arloan lana ere gogorra eta garrantzitsua izan baitzen, 1959 urtean sortutako lehen txistulari bandaren sorrerak erakusten duen bezala.
Era honetan
taldearen lan gogorrari esker maila on bat lortu ondoren, ikuskizun handiak sortzen hasi zen errepertorio oso zabalarekin, lan koreografiko propioak noizbehinka ere sartuz, eta ez herrietako plazetan bakarrik, baizik eta antzezleku itxietan ere bai. 1960 urtean Arriaga antzokian dantzatu zen lehen aldiz, beranduago Eusko Ederti izenez ezagunak izango ziren ekitaldietatik lehena izanik. Aipatzekoak dira ere Euskal Herritik kanpo burututako ekitaldiak, gure mugetatik kanpo gure folklorea ezagutzera emateko ahaleginetan, Segovian 1960 urtean egindakoa adibidez.



Urrezko ga
rai batez hitz egitea handigurakoa iruditu arren, izatekotan 60ko hamarkada litzateke, azkenurteak kenduta eta aurreko hamarkadako azken urteekin batera, garai hau baita taldeak kalitate artistikoeta mirespen handiena lortu zuen garaia.
Dantzen eta ekitaldien kalitatea dira garai honetako ezaugarri nagusiak.
Garai honetan ematen diren ekitaldiak oso ugariak dira, zenbatzekoak ere zailak, hainbat lekutan eta hainbat arrazoigatik dantzatzen dela
rik. Euskal Herriko bazter guztietako plazetan dantzatzeaz gain, antzokietan burutzen ziren ikuskizunak ere oso garrantzitsuak izan ziren, garai hartako beste hainbat ikuskizunekin lehiatuko zutelarik. Ikuskizun hauek “Eusko Ederti” izenez ezagutzen hasi ziren 1960tik aurrera eta gehienetan Arriaga antzokian burutzen ziren. Aipatzekoa da 1964an eginikoa, bertan aurkeztu baitzen ordurako desagertuta zegoen eta Gaztedik berreskuratu zuen Oriako “Sorgin Dantza”. Ekitaldi honetan bertan, beranduago GAZTEDIren armarria izango zen anagrama diseinatu zen baita ere.

Aipatzekoak dira bestalde garai honetan Donibane Lohitzunenburutzen ziren ekitaldiak, urte baten bost ekitaldi ezberdin zenbatudaitezkeelarik. Ekitaldirik garrantzitsuenak “Festival des Sept Provinces” delakoaren barruan sartzen ziren, urte askotan zehar GAZTEDIri suertatu zitzaiolarik Bizkaia ordezkatzekoohorea.
Era berean, Euskal Herritik kanpo ere ekitaldiak izan zituen, nazioarte mailan ere ospe eta entzutea lortuz. Aipatzekoak dira batez ere, 1963an Normandiatik egindako bira, Parisen 1964an egin
dako ekitaldia eta 1965ean Oviedoko VII. Nazioarteko Folklore Jaialdiko partehartzea.
Garai honetakoak dira ere gaur egun hain arraroak diren dantza txapelketak, Deustu edo Erandiokoa adibidez, Gaztedik parte hartu zuen guztietan irabazi zuela (5 aldiz Erandion eta birritan Deustuan).
Hala ere, eta ospea jaso arren, lan gogorrak jarraitzen zuen eta Gaztediko hainbat dantzarik beste dantza talde batzuen jaiotza ekarriko zitu
zten haziak landatu zituzten. Era honetan Basauriko INDARTSU, Galdakaoko ANDRA MARI , Bilboko DANOK ALAI , eta beranduago Eubako LAGUNDI, Bilboko URDURI, Zornotzako UDABARRI edo Bilboko GORANTZA sortu ziren. Gainera GAZTEDIK kulturaren beste alorretan ere lan egin zuen, SANTUTXUKO EUSKAL ESKOLAren sorreran adibidez.
Hirurogeiko hamarkadaren amaierak taldearentzako une larriak ekarriko zizkiokeen arazo bat ekarri zuen, 70ko hamarkadaren
hasieran taldeak lehenengo krisialdia ezagutu baitzuen. Partaide asko taldeautziz joan ziren baina ez zen jende gaztea agertzen, taldea ahultzen joanzelarik. Hasiera baten beterano gogotsu asko taldean jarraitzen saiatu ziren ahal zen neurrian lagunduz, baina belaunaldi aldaketa ezinbestekoa zen.
Garai honetan, Euskal Herriko bizitza politiko eta soziala oso larria zen. Gogoratu beharra dago E.T.A.ren lehen ekintza armatuak, Txabi Etxebarrietaren heriotzak, lehenengo salbuespen egoeren ezartzeak, eta abarrek taldearen barnean ere eztabaidak sortu zituen, gazteenen eta nagusienen
artean batez ere, taldearen ekitaldiak aurrera ateratzeko moduaz gehien bat. Eztabaida hau guztia gauzak hobetzeko asmo garbiarekin egin izan ziren argi eta garbi. GAZTEDI orduan egoera orokorrago baten isla baino ez zen, beste talde kultural eta sozialek nabaritu zuten egoera beraren isla hain zuzen.
Une latzak izan ziren hauek taldearentzat, dudarik ez. Honen adierazgarri GORANTZA (Sabin Egigurenek sortutako taldea Gaztediko dantzaria zela eta gaur egun BIZKAI Euskal Folklore Elkartea denaren lehen hazia) eta GAZTEDI taldeen batzea izan zen 1970 urtean,
biek bizi zuten egoera zaila zela eta. Honek talde bien iraupen duin bat ahalbidetu zuen ziurrenik denbora batez baina beranduago elkarteak porrot egingo zuen bakoitzak bere bideari ekinez.
Hortik aurrera, taldea berriz indartu zen, dantza berriak ikasiz, programa hobetuz, eta taldearen barneko giroa suspertuz, aipatutako krisialdia atzean utzi arte.
Hala ere, erreforma politikoaren hasiera izan zen Gaztediri, beste hainbat talderi bezala, giro eta bizi berriak ekarri zizkiona, sarritan esan edo pentsatzen den ez bezala. Aldi hau talde askorentzat kri
sialdi garaia izan zen, ordutik aurrera kezka politiko eta abertzaleak kaleratzeko bide ezberdinak baitzeuden, lehenago dantza taldeek neurri baten betetzen zituztenak. Beraz, trantsizioaren urteak garai oso onak izan ziren Gaztedirentzat, dantzariak Euskal Herriaren goraipatzearen sinbolo bezala ikurrinarekin batera izan zuen garrantzia zela eta. Garai honetan eskainitako ekitaldiak oso ugariak izan ziren, jai herrikoien berreskuratzea zela medio gehienbat. Honek guztiak aurretik aipatutako krisialdia 80ko hama
rkadaren hasierara arte atzeratzea eragin zuen.
Garai honetan aipagarria da GAZTEDIK EUSKAL DANTZARIEN BILTZARRAri lagunduz burututako lana, indar berriekin berpiztuz zebilen Euskal Dantzarien Elkartea, Iruñean 1978an egindako lehen Dantzari Egun gogoangarri hura antolatu arte.
1978 urtean ere Karmeloko Gazteriaren desagertzearen urtea izan zen, beronekin aldentzea gero eta luzeagoa zen arren. GAZTEDIK
1971tik autonomia akordio bat zuen Gazteriaren egituraren barnean, taldearen funtzionamendua Gazteriaren funtzionamendutik aparte jarraitu zuela esan daitekeelarik.
1980tik aurrera taldeak maila altuan jarraitzeko egin zituen ahaleginak handiak izan ziren eta lortu arren, ez zen ekitaldirik agertzen. Jendea apurka-apurka desanimatuz joan zen. Egia esan dantzariak ez zuen aurreko urteetan gozatu zuen mirespenik.
Hala ere, aurrera jarraitu beharra zegoen, eta taldearen beste alorretan jarduera maila areagotzea lortu zen, alderdi musikalean
adibidez. Gaztedin trikitixa, Bizkaiko dultzaina, alboka, Nafarroako gaita edo txalaparta sartzea lortu zen, honekin hain goraipatua izan zen GAZTEDIko musika taldea sortuz. Era honetan, musika talde hau auzoko bizitza sarritan animatzeaz arduratu zen txistu, gaita edo trikitixaz. Honetaz gain, Euskal Herria osoko jaialdi eta musika tresna herrikoien erakusketa askotan parte hartu zuen, EUSKAL DANTZARIEN BILTZARRAK antolatutako Santiago plazako erromeriatan ematen ziren ekitaldiak ahaztu gabe.
Krisialdia, aldiz, ate joka zetorren. Dantzariek taldetik alde egiten zuten, eta talde
ko zuzendaritzan ez zen konponbide egonkorrik topatzen. Kontuan hartu beharra dago DINDIRRI bezalako talde ospetsu bat 1982an desagertu zela. Beraz, taldea mutilik gabe gelditu zen 1985ean. Ez dira inoiznahikoak izango orduko nesken taldeari eman beharreko eskerrak, entseguekin aurrera jarraitu zutenak, ekitaldiak osotuz eta dantzari txikien taldeak eramanez. Beraiei eta gazteen monitoreei esker GAZTEDIK aurrera egin eta iraun ahal izan zuen.
Berpiztearen lehenengo aztarnak 1986 urtean 35. urteurrenaren ospakizunetan antzeman ziren, garai hobeen gogoetak etorkizun oparo baterako adorea ezartzeko erabili ostean.
1987an, nesken taldean belaunaldi berri baten agerraldiarekin batera, mutilen taldea lanean hasiko zen berriro ere. GAZTEDIren abarketak berriz ere dantzari hasi ziren jendaurrean. Une honetatik aurrera, astiro baina gogotsu, taldeak kalea eta eskenatokiak hartu zituen berriro ere jendearen aurrean berriz agertzeko, itxura berri eta hobearekin.
GAZTEDI berriro ere loratzen ikusteko aukera izan zen, hain zuzen, taldeko beteranoen bueltatzearen arrazoia, gazteenekin batera lanean jarduteko, berauen gogo eta ekimenek beste garai batzu
k gogorazten zituztelarik. Belaunaldi ezberdinen arteko elkarlan hau izan zen, hain zuzen, Gaztediren berpiztearen kakoa. Nagusiek zein gazteek batera egin zuten aurrera, Gaztedik aurrera jarraitzeko.
Hurrengo urteetan ekitaldiak bata bestearen atzetik etorri ziren, gazte haiek gure ondare kulturalaren zati garrantzitsu bat erakusteko zituzten gogo harrigarriak erakutsiz. Guztien artean beharbada aipagarriena Luzaideko inauteriaren erakusketa izan zen, 1990eko Bilboko Inauterietan zehar partaide kopuru handi batekin “Kabalkaden” kopia fidagarri bat osotuz. Ekitaldi hau bera 1991an ere errepikatu zen.
Aurreko urteetan ezagututako arrakastak ikusita, ideia ber
ri bat hasi zen lantzen: posible izango litzateke Zuberoako Maskarada bat burutzea, jatorrizko lurraldeetan egiten den modu berean? Ideia honekin gogor egin zen lan bi urtetan zehar, dantzariak eta pertsonaiak prestatuz eta jantziak eginez. Azkenean, 1994an Zuberoako Maskarada osoa egitea lortu zen. Lehenengo erakustaldia Santutxun burutu zen urtarrilak 16 euritsu baten. Lortutako arrakastaren ondoren, Euskal Herriko hainbat lekutara eraman zen, Baionaraino h
elduz 1994ko martxoan. Urte askotan zehar Maskarada honen bertsio oso zein murriztuakkaleratu ziren, eta baita eskenatokietara egokitutako bertsio bat Bilboko 1994ko Aste Nagusian lehen aldiz erakutsia.
Aipagarria da ere urte hauetan TXARANGA GAZTEDI izeneko musika taldearen sorrera, musikari ugariz osotutako taldea eta ekitaldi kopuru handi bat burutu zituena erromeria eta herrietako jai askotan urte batzuetan zehar.
Eremu bi hauetan burututako lanaz gain, taldearentzako ekitaldiak bata bestearen atzetik agertuz zihoazen, bai Euskal Herrian, eta baita Euskal Herritik kanpo.
Era honetan, 1997
urtera heltzen gara, GAZTEDIren urterik bidaiatsuena izateagatik guztiok gogoratzen duguna. Urte honetan Cartaxon (Portugal) dantzatu zen bertako talde batekin egindako elkartruke kultural baten ondorioz eta Errumanian ere bai, bertako Folklore Jaialdi internazional baten. Urte honetan zehar, eta batez ere bidai hauen ondoren, belaunaldi aldaketa errealitate bat bilakatu zen, jende gaztea sartuz, nahiz eta beterano askok taldean jarraitu bai aktiboki eta baita laguntza oso baliotsua emanez.
Lan gogorr
ak jarraitzen zuen, eta ekitaldiek ere bai, 2000 urtera arte helduz, urte honetan GAZTEDI eta EUSKERIA ABESBATZAren arteko proiektu interesgarri bat burutu baitzen, Euskal Herriko leku ezberdinetako kantu eta dantzak nahasten ziren ikuskizun batean. “EUSKAL HERRIA, abesten eta dantzatzen duen herria” urte horretako Bilboko inauterietan erakutsi zen lehenengoz, beranduago ikuskizuna Santutxu, Dima eta Etxebarrira eramanez.
2000 urte honetan bertan GAZTEDIK Bilboko 700. urteurrenaren ospakizunetan parte hartu zuen, taldeko aspaldiko
ezagun batek gonbidatua, gaur egungo BIZKAI Elkartearen zuzendari den Sabin Egigurenek, Bizkaiko beste 6 dantza talderekin batera.
errialdeetako dantza taldeen partaidetzarekin, eta Arriaga Antzokian “EUSKO EDERTI, belaunaldiz belaunaldi” GAZTEDIKO belaunaldi guztietako dantzari eta musikarien partaidetzarekin. Bilboko Udaletxeak eta Bilboko Konpartsek taldearentzako omenaldi gisa GAZTEDI Bilboko Aste Nagusiko pregoilari izendatu zuten 50 urte hauek betetzeagatik, eta urte berean KORRIKA 12an testigua eramateko ohorea izan zuen berriz ere.
2001 urtean GAZT
EDIn egon den edozeinek bizi izandako momentu gogoangarriaren ondoren, 2002ak berri txar bat dakarkigu, Karmeldarrek GAZTEDIren egoitza betidanik izan den Karmeloko elizaren ondoko eraikina Bilboko Udaletxeari eman baitiote. Bilboko Udalak beranduago eraikin hau Bizkaiko Foru Aldundiari emango dio, bertan, beraien esanetan, Alzheimeren gaitzak jotako pertsonentzako Eguneko egoitza bat eraikitzeko.
Zentru honen obrak ez dira lokal hauen hustetik urtebete igaro arte hasi. Tamalez, Karmeldarrek eraikin hau uztearen arrazoia S
ORGINTXULO Gaztetxean zebiltzan gazteen desalojoa zela da usterik handiena, gazte hauek 5 urte lehenago eraikin honen goiko solairuak okupatu baitzituzten aktibitate “gogaikarri” batzuen garapenerako, beraien kontroletik alde egiten zuelarik. Santutxuko auzoko bizilagun eta kultur erakunde asko erabaki honen aurka mobilizatu ziren, baina azkenean desalojoa burutu zen. Gaur egun ere, oraindik, SORGINTXULOko gazte hauek, bizilagun eta kultur erakundeen elkartasunarekin, lokal hauek beraientzat eskatzen dituzte beraien aktibitate sozial, kultural edo aisialdirako garatzeko, auzoko bitza sozial eta kulturalarentzat ezinbestekoak, Santutxuko gazteentzako dagoen lokalen beharra azpimarratuz.
Hala ere, GAZTEDI lokalik gabe gelditzea eragotzi ahal izan zuen Udale
txearekin burututako negoziazio luze baten ondoren, beste lokal berri batzuen lagatze konbenio baten sinadurarekin amaitu zuena taldearen aktibitatea garatu ahal izateko. 2004ko urrian burutu zen lokal berrietara lekualdatzea.
Aipatutako arazoa alde batera utzita, GAZTEDIK ez zuen inoiz bere jarduera alde batera utzi, ekitaldiekin zein umeen kurtsoekin aurrera jarraituz, umeek taldearen etorkizuna landuko baitute hauek. Ekitaldi aipagarri gisa Baigorriko ARROLA dantza taldeari buelta
tutako bisita legoke beraien 60. Urteurrenaren ospakizunetan. 2003 urtean GAZTEDI, BILBOKO GAITEROAK eta MAIRUEK erraldoien konpartsaren artean ideia berri bat garatuz joan zen 2004 urteko uztailan herri oboeen agerraldi bat presatzeko, “HERRI
OBOEAK. NAZIOARTEKO I. JAILADIA” izenarekin. Lehenengo urte honetan Kataluniako Vilanova i la Geltrú herriko dantza taldearekin elkartruke bat burutu zen. Jaialdiak onarpen ona izanik, hurrengo urtean ere berriz ere burutu zen, oraingoan Errioxako Villamediana de Ireguako talde batekin.
Bestalde GAZTEDIK Valladolideko jaietan parte hartu zuen 2003ko irailean, eta CAMPO DE MONTIEL Folklore Jaialdian Villanueva de los Infantes herrian (Ciudad Real) 2004eko irailean. Aipagarria da gainera 2005ean Galiziara egindako
bidaia Galiziako Telebistako “Luar” programan agertuz.
Erronka berri bat egon zen GAZTEDIn bere 55. urteurrenaren ospakizunarekin, 2006 urte osoan zehar burutu zena, proiektu interesgarri askorekin, GAZTEDIK iragana, oraina eta etorkizuna berak dakien bezala bat eginez: dantzan.